EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna) programaren edizio berria, “aurrenerabeengan gizarte trebetasunak sendotzeko”

2025/03/11
Card image cap
Izen ematea martxoaren 19an itxiko da.

Ikasturte honetan ere martxan da EKKO programa eta berau garatzeko elkarlanean ari gara Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea.

Programak Arrasateko aurrenerabeengan gizarte trebetasunak sendotzea du helburu, eta bertan LH 5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzen ari dira.

Programa honetan gurasoen inplikazioa ere garrantzitsua da, horregatik gai hauek gurasoekin lantzeko helburuarekin, familientzako saioa antolatu dugu. Saio honetan, gurasoek seme-alabekin (LH 5. edo 6. mailakoak) batera parte hartuko dute, eta elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamikaren bitartez, ERABAKIAK HARTZEA ETA ARAZOAK KONPONTZEA landuko dituzte.

Saioak Gaztelekuan izango dira, kartelean ikusi ditzakezue parte hartzeko aukeran dauden egunak, orduak eta hizkuntzak.

Izen ematea martxoaren 19an itxiko da.