EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna)
2024/04/30Programaren helburua da gizarte trebetasunak sendotzea Arrasateko aurrenerabeetan. Apirilean eta maiatzean, LHko 5. eta 6. mailako ikasleak pertsonen arteko harremanak lantzen arituko dira ikastetxean.
Programa honetan gurasoen inplikazioa ere garrantzitsua da, horregatik gai horiek gurasoekin batera lantzeko helburuarekin, familientzako saioa antolatu dugu. Saio horretan, gurasoek seme-alabekin (LHko 5. edo 6. mailakoak) batera parte hartuko dute, eta elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamikaren bitartez, PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK landuko dituzte.
Saioak Gaztelekuan izango dira, hemen ikusi dezakezue noiz parte hartu daitekeen, egunak, orduak eta hizkuntzak. Oraingo honetan, arratsaldean parte hartu ezin duten gurasoei zuzenduta, gurasoentzako saio bat antolatu dugu goizean, saio horretan gurasoek bakarrik parte hartuko dute.
Izen ematea izenemateak.arrasate.eus orrian dago zabalik, eta maiatzaren 15ean itxiko da.