Ekin zaio parte hartze ordenantza herritarrekin garatzeko prozesuari

2018/10/11
Card image cap
Atzo atsaldean egindako lehen saioan, guztira 20 bat lagun batu ziren elkarren arteko lankidetzan arrasatearren parte hartzea bermatu, sistematizatu eta arautuko duen ordenantza lantzeko

Arrasatearrak udalgintzan inplikatu eta haien parte hartzea bultzatze aldera, Arrasateko Udalak ezinbestekotzat jo du parte hartze ordenantza sortzea udal egiturak eta herritarrek bidea elkarrekin egin dezaten.

Izan ere, udal talde ezberdinen ikuspegi eta proposamenetatik haratago, herritarrei protagonismo handiagoa ematea da Udalaren helburua eta beren iritzi eta nahiak entzun eta jaso nahi dira.

Horretarako, herritarrekin elkarlanean atzo ekin zion Udalak arrasatearren parte hartzea bermatu, sistematizatu eta arautuko duen ordenantza lantzeari. Lehen saioa hori atzo arratsaldeko 18:00etan egin zen, Jokin Zaitegi gelan eta udal ordezkari politiko eta herritarren artean, guztira 20 bat lagun batu ziren, EMUN enpresaren aholkularitza eta gidaritzapean, aipatu ordenantzaren lehen urratsak emateko.

Ekimenaren helburua da herritarren hitza bermatzea eta elkarrekin parte hartzea nola sustatu eta etorkizunera begira bidea elkarrekin nola jorratu lantzea.