Emakume Txokoak ekimen ugari antolatu du hainbat eragilerekin elkarlanean Martxoaren 8aren bueltan
2023/03/02Aurtengo Martxoak 8ko kartelak eta egitarauak “elkartu, saretu, eraldatu!” lelopean ekimen sorta zabala jasotzen du, sustatu nahi duena hausnarketa feminista eta aldarrikatu nahi duena antolaketa kolektiboaren garrantzia, emakumezkoen* eta gizonen artean parekidetasuna lortzeko.
Egitarauaren baitan, hainbat ekimen eta emanaldi jasotzen dira, eta Emakume Txokotik azpimarra jarri nahi izan dute Martxoaren 8an Arrasateko Mugimendu Feministak antolatutako deialdietan, eta herritarrak gonbidatu dituzte horietan parte hartzera: Martxoaren 8an goizean neska* gazteek antolatutako kontzentrazioan eta arratsaldean Mugimendu Feministak deitutako manifestazioan eta amaierako ekitaldian.
Aldi berean, herritar guztiak gonbidatu dituzte aldarrikapen egun horren testuinguruan antolatu diren emanaldietako hausnarketa kolektiboan parte hartu dezaten.
Egitaraua abian jarriko da ”Hizkuntzaren erabilera feminismoan” tailerrarekin, Tere Maldonado Barahonak eskainiko duena martxoaren 4an. Tailer honetan feminismotik egiten duten hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnartuko dute. Horrekin batera aukera izango da gaur egun dauden eztabaiden eta erronken inguruan aritzeko.
Martxoaren 6tik 17ra Martxoak 8ko Kartelen erakusketa izango da Emakume Txokoan. Erakusketan, ikusgai egongo dira kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.
Martxoaren 7an “Elbira” dokumentalaren proiekzioa izango da Amaia antzokian. Dokumentalean sakon aztertzen dira Elbira Zipitria, hezitzaile eta euskaltzale aitzindariaren bizitzako gertaerak eta herriari egindako ekarpenak.
Martxoaren 10ean umore feministak izango du tartea, Kulturaten eskainiko den “Bertso-klown” saioarekin. Saioak eskainiko du umorearen hausnarketa feminista eta umore feminista, hausnarketarako.
Martxoaren 11n emakume artisauen eta nekazarien azoka izango da goizean Seber Altube plazan. Azokak eskaini nahi die plaza emakumeek sortutako artisau lanei eta emakumeek ekoiztutako bertako produktuei.
Arrasateko Bibliotekak Raquel Manchado gonbidatu du martxoaren 16an hitzaldi bat eskaintzeko misoginiari eta indarkeria sinbolikoari buruz, arte grafikoetan eta postaletan. Iraganeko emakumeen* irudien trataerak gaur egun dituen eraginak azalduko ditu.
Egitaraua itxiko du “Nuestra libertad” dokumentalaren emanaldiak, martxoaren 23an, abortuaren gaiarekin. Teodora Vasquez filmeko protagonista izango da bertan, eta El Salvadorren berak eta beste hainbat emakumek bizitako espetxeratze eta errepresioaren testigantza emango du, ahizpatasun, erresilientzia eta elkartasunaren historia honetan.
“Beraz, aukera zabala dugu, martxo osoan elkartu gaitezen eta jarraitu dezagun saretzen, antolatzen, eta eraldatzen! Jendarte parekide bat lortzeko bide horretan ikusiko dugu elkar!” adierazi dute Emakume Txokotik, eta arrasatearrak ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditu.