Ekaineko baserritarren azokan, mermeladak egiten ikasteko tailerra antolatu da

2016/06/10
Card image cap
Arrasateko Udalak, Jakionen eskutik, tailer bat antolatu du, mermeladak egiten ikasteko

Uda aldera fruta ugari egoten da, eta beste era batzuen artean, mermelada moduan prestatuta iraupen luzeagoan kontsumitu daiteke.  Beste gauza guztiak moduan, mermelada egiteak eta egoki kontserbatzeak ere badauka bere teknika; horiek irakasteko antolatu dugu  tailer hau,  hirugarren zapatuko baserritarren azokan egingo dena, ekainaren 18an, Seber Altube plazan bertan, azoka ondoan. 

Tailerra, esan bezala, ekainaren 18an egingo da, Seber Altube Plazan, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da, antolatzaileek beharko den materialaren aurreikuspena egin ahal dezaten.

Izena emateko, formulario hau bete behar da, norbere kasa, edo BAZera joanda inskripzioa egitera; izena emateko azken eguna, ekainaren 17a. 

Tailerra euskaraz emango da, praktikoa izango da, eta doanekoa. 

Animatu parte hartzen!