Udal langileek egoera txarrean dagoen zuhaitz bat botako dute gaur goizean, Zaldibarko haur parkean

2024/09/05
Card image cap
Ordezkatuko duten zuhaitz gaztea duela urte batzuk landatu zen; beraz, eragina baxua izango da.

12-13 metroko altuera duen astigarra (azkarra) botako dute gaur goizean Zaldibarko parkean. Zuhaitzak adar hilak ditu eta kopa nahiko ahuldua.

Zuhaitzaren egoera kaskarra aspaldi identifikatu zen, izan ere, hura bota baino lehen, pentsatuta zegoen zuhaitz gazte batez ordezkatzea, eta duela urte batzuk landatu zen zuhaitz berria zaharraren ondoan. Modu horretan, mozketaren prozesuak eragin txikia izango du landare estalduran.

Gaur egun, zuhaizti berriak oso itxura eta indar ona du, baina argiztapena eta espazio antolamendua hobetu behar ditu, behar bezala garatzeko. Hori horrela, zuhaitz zaharra moztuko da gaur goizean, landatutako zuhaitz gaztea behar bezala garatu dadin, hura ordezteko.