Egitarau berezia Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan Udaberriko Oporretarako

2025/03/25
Card image cap
Apirilaren 22tik 27ra ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta nerabeei zuzenduta. Izena eman beharko da, apirilaren 4a baino lehen ludoteketako ekintzetan parte hartzeko, eta apirilaren 13a baino lehen 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako ekintzetan parte hartzeko.

Laster izango ditugu bertan udaberriko oporrak, eta udaleko gazteria saileko zerbitzuetan, ekintzez betetako egitaraua prestatu dugu, haur eta nerabeen nahietatik abiatuta.

LUDOTEKAK: apirilaren 23, 24 eta 25ean ekintza bereziak

Ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute ludoteketan izena emanda dauden haurrek. 3-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak dira, eta goizez gauzatuko dira, 10:30-13:00:

  • Apirilak 23, eguaztena, Naturan Jolasean Monterronen, herriko naturgune eder honetaz gozatzeko. Eguraldi txarrarekin, sukaldaritza tailerra egingo da ludoteketan.
  • Apirilak 24, eguena, Gatzagako Gatz Museora irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 5 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 25, egubakoitza, mendi irteera. 3 eta 4 urtekoek gurasoek lagunduta parte hartuko dute. Eguraldi txarrarekin kustomizazio tailerra izango da ludoteketan.

Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, apirilaren 4a baino lehen, ludoteketan.

GAZTELEKUA: apirilaren 22tik 27ra bada non gozatu

Oporraldi honetarako egitarau zabala prestatu da, nerabeekin batera. 12 eta 17 urte arteko nerabeek parte hartu ahal izango dute ekintzetan. Hainbat irteera antolatu dira, eta azken egunean  gaztelekuan lasai egoteko aukera ere egongo da.

Egitaraua:

  • Apirilak 22, martitzena, 10:00-18:00: Mendi irteera txangoa Besaidera.
  • Apirilak 23, eguaztena, 10:00-18:00 Salting Iruñara irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 24, eguena, 11:00-19:00 Zarautzera Plaza mugatuak dira eta ekintzak 5 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 25, egubakoitza 10:00-18:00 Hontza X-trem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 26, zapatua,16:00-20:00 bizikleta txangoa Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan.
  • Apirilak 27, domeka, 17:00-21:00 Txilling Eguna, Tren Geltokiko gaztelekuan.

Izena emateko:

Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da.

Apirilaren 13a izango da azken eguna.

On-line, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.