Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko formakuntza

2018/10/08
Card image cap
Helburua, gazteen artean jokabide osasuntsuak sustatzea da, eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei (hezitzaile, irakasle, entrenatzaile, monitore…) zuzenduta dago

Arrasateko Udalak “Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko formakuntza”  ikastaroa antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntzaz. Helburua, gazteen artean jokabide osasuntsuak sustatzea da, eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei (hezitzaile, irakasle, entrenatzaile, monitore…) zuzenduta dago. Izan ere, hauek neska mutilen artean duten gizarte posizioak aukera ematen die eguneroko harreman naturalaren bitartez, nerabeei informazioa helarazi eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko.

  • ADI: Data aldaketa!! Datak/ Lekua: Azaroak 19 eta 20, 9:00etatik-12:00etara Kulturateko Garibai gelan.

  • ADI: Data aldaketa!! Izen ematea: azaroak 14a arte

  • Edukiak: hemen
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ziurtagiria: Formazioan parte hartu duten pertsonek ziurtagiri bat jasoko dute.

https://www.arrasate.eus/izen-ematea

Gizarte Zerbitzuak: 943.25.20.07