Donostiako Apezpikuari eskatuko diogu San Isidroko ermita Musakolako auzoari eta Arrasateko herriari dohaintzan ematea
2020/07/15Musakola auzoan dagoen San Isidro ermitaren inguruan argitaraturiko informazio okerren ondotik, Arrasateko Udalak honakoa jakinarazi nahi du
- San Isidro Ermita Donostiako Apezpikuaren jabetzakoa da
- Udala San Isidro Ermita mantentzearen aldekoa da; ez du Ermita erosteko ez eta botatzeko asmorik ere.
- Musakola auzo alkatetzak eta Musakolako Jubilatuen Batzordeak Udalari jakinerazi zioten San Isidro elizako teilatua ez zegoela egoera onean.
- Arrasateko Udalak erabaki zuen 2017ko uztailaren 6an teilatua berritzea eta teilatu berriaren truke Elizari eskatzea jubilatuen egoitzak bertan jarraitzea.
- Teilatu berriaren obra 177.689,99 eurokoa da eta Arrasateko Udalak Elizari eskaini zion teilatua berriaren obra egitea jubilatuen egoitza bertan mantentzearen truke.
- Gaur - gaurkoz Arrasateko Udalak ez du Elizaren aldetik erantzunik.
“Guzti honekin Arrasateko Udalaren asmoa da Donostiako Apezpikuari eskatzea San Isidroko ermita Musakolako auzoari eta Arrasateko herriari dohaintzan eman diezaiola”