Domeka honetan ekingo zaie berriro ibilbide eta bisita gidatuei

2019/09/11
Card image cap
Apirilean hasi zen Arrasateko Udala ibilbide eta bisita gidatuak antolatzen eta apiriletik abuztura egindakoak arrakastatsuak izan ziren, bereziki arrasatearren artean. Honek erakusten du arrasatearrek badutela bere herriaren inguruko jakinmina

Domeka honetan ekingo zaie berriro apirilean abian jarritako ibilbide eta bisita gidatuei. Apiriletik abuztura egindako ibilbide eta bisita gidatuak arrakastatsuak izan ziren, bereziki arrasatearren artean. Ibilbide eta bisita gidatuak, batez ere herrian turismoa bultzatzeko helburuarekin martxan jarri baziren ere, bertakoen artean izan duten arrakasta “oso positibotzat” jotzen du Udalak, honek erakusten duelako “arrasatearrek badutela bere herriaren inguruko jakinmina”. Horien inguruko informazioa duen esku-orria turismo bulegoetan eta inguruko hoteletan banatzen bada ere, udal eraikinetan ere arrasatearren eskura dago, BAZen, kiroldegian, liburutegian.

Natura inguruneetara egindako ibilbide gidatuek ez dute Arrasateko historiaren inguruko bisita gidatuek izan duten adinako arrakasta izan, taldeak ez ziren oso handiak izan, aipagarriena, Bedoñara egindako bisita, bertan, Artazubiaga baserrian, txakolina nola egiten den ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek, baita bertako produktuak dastatzekoa ere. Baina, esan bezala, ibilbide historikoek, bereziki arrasatearren artean izandako arrakasta izugarria izan da, talde bakoitzean 15-25 pertsona bildu ziren, gehienak arrasatearrak. Lezetxiki, Neanderthalaren bila bisita izan zen, zalantzarik gabe arrakastatsuena, talde guztiak bete ziren eta izan zen tokirik gabe gelditu zenik ere. Arrakastatsuak izan ziren baita, Arrasateko hiri gutuna eta gizarte berria, Ahaztutako emakumeak, Arrasate historian zehar komunikazio ardatza edota San Balerio meatzarien kofradia, esaterako.

Irailetik abendura bitarteko ibilbide eta bisitak

Esan bezala, bi atal daude, batetik, Natura ingurunean egiten diren ibilbide gidatuak eta, bestetik, Arrasateren historia ezagutzeko bisita gidatuak. Hilean ibilbide gidatu bat antolatuko da natura ingurunean, irailean ezik, hilabete honetan 2 egingo baitira. Lehenengoa domeka honetan izango da eta Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin du lotura, ibilaldi gidatu bat egingo da Monterronetik Udala auzora, bidean masustak batuz, ondoren Udalako Ingurumen Eskolan marmelada egiteko. Irailaren 29an, Udalatxera igoera egingo da, urriaren 20ean Orientazio froga Monterronen, azaroaren 16an, Udalatxeko bira eta abenduaren 15ean, Ermitaz ermita, antxinako errrogatibak gogoratzen.

Arrasateko historiaren inguruko bisita gidatuei dagokienez, bisitak tematikoak dira, gai desberdinen ingurukoak, eta batzuk, Arrasate monumentala, esaterako, errepikatu egiten dira. Hauek ere domeka honetan hasiko dira, lehena Mondragoe, I+D historian zehar izango da, irailaren 21ean Mondragoe, Garibayren ikuspuntutik bisita izango dugu, urriaren 6ean, Arrasate monumentala, urriaren 12an, Bedoñako Santa Eulalia parrokia (Ezkutuko altxorrak). Urriaren 19an, Arrasate zientzia elkarteak, ondarearen Europako jardunaldien barruan, Zaldibar ingurua aisialdirako gune bisita gidatua egingo du, urriaren 26ean, Arrasateko altzairua, munduan preziatua bisitaz gozatzeko aukera izango dugu, ondoren, azaroaren 3an, Mondragoe, zabalik 24/7, azaroaren 16an Meatzerreka eta San Balerio, abenduaren batean berriz ere Arrasate monumentala bisita egiteko aukera izango da eta, azkenik, abenduaren 14an, Arrasateko altzairua, munduan preziatua bisita errepikatuko da.

Udalak arrasatearrak eta baita kanpotarrak ere animatzen ditu, bai natura ingurunean eta baita herrigunean ere, antolatutako ibilbide gidatuetan parte hartzera eta Arrasatek dituen altxorrak ezagutzera, “zalantzarik gabe, merezi duelako”.

Bisitei buruzko informazio gehiago eta izen emateak turismo.arrasate.eus orrian.