Dohaneko Wifia herriko plazetan Udalaren eskutik

2017/05/15
Card image cap
Laubide, Biteri eta Arimazubi plazetan jarri da martxan, eta etorkizunean zabaltzeko asmoa dago.

Azken egun hauetan hainbat Wifi puntu jarri dira herriko toki ezberdinetan, arrasatearreei zein bisitariei Interneterako konexioa errazteko asmoz.

Ekimena Merkataritza, Turismo, Teknologia Berri eta Sustapen Ekonomikoa batzordeak bultzatu du, eta 11.874,94€ko aurrekontua izan du. Instalazio martxan jartzeko enpresa arduradunak Vodafone (10.817.40€) eta Nexmachina Solutions (1.057.54€) izan dira.

Batzordearen buru den Victoriano Fuentesek (PSE) adierazi duenez, planak orain jarri diren wifi puntu kopurua handitzea aurreikusten du, eta horretarako martxan dauden puntuen erabilera datuak jaso eta aztertuko dira, zerbitzuaren aukerak eta kokapen  berriak planteatzeko.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, sarean bertan izena eman behar da, mugikorra edo tabletarekin konektatu eta gero posta elektroniko helbide bat adierazi eta gero, erabat erraztuz alta prozedura.