DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita
2015/07/29![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/dinbi-danba-mailukaren-hotsa-erakusketa-abuztuan-itxita/@@images/e208b2e4-a963-481c-bf3a-a5d3c7b06381.jpeg)
Uztailaren 30a azken eguna erakusketa bisitatzeko; irailaren 3an berriro irekiko ditu ateak Harresi Aretoko muestrak.
Erakusketan, Bixente Barandiaran, Mentu, (1922-2004) Arrasateko azken errementaria plano gertuago batetik ezagutu eta XX. Mendeko Arrasateko testuinguru nahasian kokatzeko abagunea izango dugu; sutegi baten simulazioa,
perratzaile ofizioaren nondik norakoak eta Arrasaten hain garrantzitsua izan den metalgintzaren tradizioa dira erakusketa osatzen duten atalak.
Ordutegia:
Osteguna 17:00 – 20:00
Ostirala 17:00 – 20:00
Larunbata 10:30 – 13:30
SARRERA DOAN