Debagoieneko Mankomunitateak bi teknikari kontratatuko ditu
2014/10/2729/2014 Foru Dekretuaren babesean, Debagoieneko Mankomunitateak bi kontratazio egingo ditu, "eskualdeko enpresetan energiaren balio kateak eta energiaren eraginkortasuna sustatzeko" programari lotuak. Kasu bietan goi mailako unibertsitate-titulazioa (lizentziatua, graduatua edo baliokidea) ingeniaritzan edo arkitekturan eskatzen zaie, baten kasuan lan esperientziaduna, bestean esperientziarik gabekoa.
Izena emateko epea 2014ko azaroaren 3an amaituko da.
Informazio gehiago hemen.