Debagoiena bailarako Udalek gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko programa ezarri dute

2016/02/08
Card image cap
Zerbitzuari aurkezpena egiteko eta gaian kokatzeko bi hitzaldi antolatu dira

Debagoiena bailarako Udalek AGIPASE Elkartearekin (Euskadiko Guraso Bananduen Elkartea) gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko programa ezartzea adostu dugu. Bertan, krisi familiar batean dauden familiei eta seme-alaben inguruan orientazio eta laguntza behar duten gurasoei emango zaie arreta. Zerbitzua hileko lehen astearteetan eskainiko da Aretxabaletan (Iralabarri plaza, 13 zenbakian), txanda hartu behar da bertaratzeko 666 558 195 telefonoan.

Zerbitzuari aurkezpena egiteko eta gaian kokatzeko bi hitzaldi antolatu ditugu:

“Banaketa ostean, erantzunkidetasunez familia osasuntsu baterantz”

  • Hizlaria: Julia Rodriguez, AGIPASEko psikologoa.
  • Bergaran: Otsailak 17, 18:00, Irizar Jauregia.
  • Eskoriatzan: Otsailak 23, 18:00, Museoan.”