Hondakinen trataerari buruzko ikastaroa langabeentzat

2013/09/23
Card image cap
Arrasateko Udalaren Enplegu Sailak herriko langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza ikastaro bat antolatu du, hondakinen trataerari buruzkoa

 

Ikastaroak herriko langabe talde bat hondakinen trataerako prozesuetan trebatzea du helburu, eta  Gizarteratze Hitzarmena sinatzeko baldintzak betetzen duten langabe arrasatearrei zuzenduta dago (RGI hartzaileak zein Gizarte Zerbitzuetako bezeroak).  Ikastaroak hondakinen jasoketa motak, horien trataera eta berrerabilerarako  prozesuak jorratuko ditu.  80 orduz luzatuko da, urriaren 28an hasita abenduaren 4 arte.  Parte hartzeko baldintzak eta informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Izena emateko epea, 2013ko urriaren 11a