IRAILEKO HIRUGARREN ZAPATUKO BASERRITARREN AZOKA
2012/09/132012an zehar Arrasateko Udalak baserritarren azokak antolatzen dihardu, hileko hirugarrengo zapatuetan, goiz partean, Seber Altube Plazan. Irailekoa zapatu honetan izango da, irailak 15, ohiko leku eta orduan (9:00etatik 14:00ak bitartean, gutxi gora behera)
Baserritarren azoka honetara postu asko etorriko dira, batzuk ohikoak, beste batzuk berriak: Arrasate eta inguruko baserrietako denboraldiko produktuak, baseriko ogia, gazta eta abar, produktu ekologiko bariatuak (ardo eta sagardoa, barazkiak, ahuntz, behi eta ardi gazta, ogia, etab.), Iparraldeko ahate deribatuak (foie, magret…), mermeladak, arrautzak, berduren kontserbak, gozogintza artisanala, bidezko merkataritzako produktuak… guztira 17 postu. Horien artean, ohikoak ahaztu barik, etorri berriak aipatu: Aramaioko Iturrieta Sagardotegiak, bere sagardo ekologikoaz gain, “Aramaixo Baserribarri” produktuak ere ekarriko ditu. Bestalde, azpimarratu ere azken aldian azokara etortzen hasi berriak : Jakion, Harreman, Goiuri Gozogintza (Izarra), Arimasagastiberri (Idiazabal), Arnabar (Behenafarroa) eta Biourkizu (Zestoa). Azken honek, ohiko baserriko produktuez gain, berezko ekoizpeneko baserriko oilaskoak ere ekarriko ditu.
Giroa animatzeko, Jesus Romerok sukaldatutako denboraldiko produktuekin eginiko pintxoak ere dastatu ahalko dira, azokako bezeroek doan, besteek prezio oso arrazoizkoan, pintxoekin batera, horiek egiteko errezetak ere eskuratu ahalko dira.
Bestalde, iraileko honetan Baserritarren Azoka eta Ibaiarte Merkatarien Elkarteak antolatutako “Merkemerkaua” udako beherapenen azokak egun eta inguru berean antolatu dira, bata bestearen lagun, hiri merktaritzak eta baserritarren azokak amankomunean dauzkaten ezaugarriak nabarmenduz: kalitatea, konfidantzazko tratua eta hurbiltasuna.
Eta azoka amaieran, beti legez, baserriko produktu sortaren zozketa egingo da bertatik pasatako erosleen artean. Ea zuri egokitzen zaizun oraingoan!
Azoka eta gehiago, beraz, zapatuan goiz partean Seber Altube Plazan. Hurbildu eta gozatu, eta bide batez, gure baserritarren produktuek eta ekoizpen sistemek aurrera egin dezaten lagundu.