Immigrazioa hizpide martxoaren 24an Kulturaten
2021/03/16Euskal gizartean, eta baita Arrasaten ere, immigrazioaren gaiak gaurkotasuna izanik, udalak hitzaldi bat antolatu du martxoaren 24an, 18:00etan, Kulturaten, areto nagusian, “Euskara eta immigrazioa” izenburupean, horren inguruan informazioa eta hausnarketa zabaltzeko. Hizlaria izango da Gorka Moreno, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Errealitate berri honek euskaran duen eraginaren analisia egingo du, eta bide batez, euskal gizarteak sortu dituen usteak aztertuko ditu.
XXI. mendeko bigarren hamarkadan, immigrazioaren etorrera izan da, beharbada, aurreko hamarkadan euskal eskolari gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena.
Udalak nabarmendu du “ez dagoela zalantzarik, beraz, fenomeno honek erronka berriak ekarri dizkiola hezkuntza sistemari eta baita euskarari ere. Horrela, bada, gaia lantzeko era askotarikoek gogoeta ekarri dute euskal gizartean, eta iritzi bat baino gehiago egotea ere bai, eta horiek landu direnean, sarritan informazioak ez du oinarri sendorik izan. Errealitate berriek hausnarketa berriak egitea dakarte eta, bide horretan, kontrastatutako informazioa zabaltzea ezinbesteko bihurtzen da, hausnarketa horien eta iritzien sustraiek oinarri sendoa izan dezaten”.