Bost udaltzain plaza betetzeko hautaketa prozesua

2017/05/19
Card image cap
EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartearen bitartez bideratuko da

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen artean lankidetza hitzarmena sinatu zen Udaltzaingoaren alorrean. Udalei hautaketa prozesu bateratuak egiteko aukera eskeini die Udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko.

Arrasateko Udalak, EUDEL-en kide izanik, bide hau erabiliko du 5 udaltzainen hautaketa prozesua abian jartzeko, atzoko Toki Gobernu Batzarrak hala erabakita.

Aipatu prozesu bateratua, Arkauteko Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean bideratuko da, EUDELekin eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzarekin batera, adostutako irizpideen arabera.

Hautaketa prozesu bateratu hau 2017an zehar garatuko da, eta ekainean bertan espero da deialdia argitaratuta izatea. Arrasateko Udalak horren berri zehatza emango du webgune honetan bertan.