Body pump ezagutzeko ate irekiak
2015/03/02Martxoaren 10, 12, 17 eta 26an egingo dira Musakolako kiroldegian.
Indarra eta giharren erresistentzia hobetzeko ariketak egitea gustuko duten kirolarientzako ekintza aproposa da Body pump.
Bertan, irakasle-monitore baten gidaritzapean egiten dira ariketak eta, bakarka aritzen garenean egin ditzakegun okerrak zuzentzeko aukera ona dago.
Musikaren laguntzaz, barrak, step-ak eta diskoak erabiliz egiten da. Intensitate ertain-altuko ekintza da pisuekin lantzen du indarra eta erresistentzia.
Martxoaren 10ean eta 17an, arratsaldeko 19:30etan izango dira ate irekien saioak. Martxoaren 12an eta 26an, berriz, 10:15etan.
Ate irekietako saio baterako eman daiteke izena eta Musakolako kiroldegian edo 943 77 16 77 telefonoan egin daiteke.