Bizilagunak 2017
2017/10/31Zer da Bizilagunak programa? Programa honen helburua da Debagoienan bizi diren familiak eta norbanakoak harremanetan jartzea bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak. Hau da, Debagoienean bizi den familia, norbanako edota lagun talde batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia, norbanako edota lagun talde bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da, bazkaria antolatzeko lanetan lagunduko duena.
Bazkari guztiak egun berean egingo dira, azaroaren 19an. Zeuk ere parte har dezakegu esperientzia aberasgarri honetan! Zeure herriko jatorri desberdineko beste familia bat ezagutu nahi baduzu, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, eman izena debagoiena.bizilagunak@sosracismo.eu helbidean edota 658749755 (Nora) telefonoan azaroaren 10a baino lehen!