Biteri plazako salmenta postu bat irten da emakida administratiborako
2019/04/12Arrasateko Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora atera berri duela Biteri plazan kokatuta dagoen salmenta gune baten ustiaketa, zehazki 2 zenbakidun postua. Udalak prestatutako baldintza plegua webgunean dago eskuragarri eta horren arabera, interesdunek maiatzak 21 arte (hau barne) izango dute beren proposamenak eta eskaintzak landu eta horiek BAZen aurkezteko. Era berean, lehiaketan parte hartu hala izateko 300€ko behin behineko bermea jarri beharko dute.
Behin proposamen guztiak jasota, udal kontratazio mahaiak horiek guztiak aztertu eta lehiaketaren baldintza, oinarriak eta irizpide nagusiak aintzat hartuta, proiekturik aproposena aukeratuko du eta behin behineko bermea bere osotasunean itzuliko zaie salmenta guneak ustiatzeko esleipena jaso ez dutenei.
Esleipenak 10 urteko iraupena izango du eta epe honen ondoren, postu horien arduradunek kontratua luzatzeko aukera izango dute, bi urteko epeetan, 2056ko irailaren 15era bitarte.
Informazio gehiagorako Kontratatzailearen Profilera jo, kontratazioa@arrasate.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 25 20 00 telefonora deitu dezakete interesdunek.