Birzikleta azoka eta bizikleta ibilaldia

2007/09/21
Card image cap
Zapatuan, irailaren 22an, Bigarren eskuko bizikleta azoka ospatuko da Seber Altube plazan. Biharkoa 4. edizioa izango da. Astean zehar, material ugari batu da, guztira 80 bat salgai egongo baitira: bizikletak, patinak, patineteak, umeak eramateko aulkiak, kaskoak, autoan bizikletak eramatekoak, etab. Azoka goizean 11etatik 14etara izango da eta arratsaldean 17etatik 19etara.

Igandean, Bizikleta ibilaldia

11:00etan Seber Altube plazan irten eta bidegorritik Aretxabaletatik buelta emango da. 9 km inguruko ibilaldia izango da.
Ibilaldia hauxe izango da: Otalora, Muxibar, Udala plaza, Alfontso VIII, Takolo, Aretxabaletako Kurtzebarri eskola, bertan bokata jan eta buelta Arrasatera.
Ibilaldiaren amaieran, Biterin, parte hartzaileen artean bizikleta eta bizikletan ibiltzeko materiala zozketatuko da.