Biolentzia matxistari aurre egitea denon ardura da!
2020/04/02Dena dela, Udalak gogora ekarri du eskuragarri daudela, baita ere, Udaltzaingoaren 943 252010 edo 092, Larrialdietako (112) eta bereziki Eusko Jaurlaritzak 24 ordutan zerbitzua ematen duen 900 840111 telefono zenbakiak. Azken honek, gainera, ez du deiaren arrastorik uzten.
Zure komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo umeren bat ezagutzen baduzu Deitu!
Zuk zeuk laguntza behar baduzu, DEITU!
Indarkeria Matxistaren aurrean, GOGORATU:
· Saiatu mugikorra denbora guztian gertu izaten
· Laguntza behar baduzu, ez zaude bakarrik, bizilagunek entzuteko besteko oihuak bota (SUA)
· Prestatu etxean bertan babes lekua izan daitekeen espazio bat erasoaren aurrean.
. Inoiz ez jakinarazi tratu txarrak ematen dituenari zer egin nahi duzun indarkeria-egoera konpontzeko
Gogoan izatekoak:
ERASO FISIKOEZ GAIN, ZER DA INDARKERIA?
-Bikotekideari beldurra izatea.
-Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.
-Maite dituzunengandik isolatzea.
-Egiten duzuna kontrolatzea.
-Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.
-Zigortzeko, ez hitz egitea.