Biltegiko langileen ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalaren Enplegu Zerbitzuak

2010/11/04
Card image cap
Prestakuntza berezirik gabeko langabeei zuzenduta dago ikastaroa

Arrasateko Udalaren Enplegu Zerbitzua lanerako prestakuntzako ekintzen artean, BILTEGIKO LANGILEEN ikastaroa antolatu du.

 Ikastaroaren ezaugarriak hauek dira:

  • HELBURUA. Langabe talde bati laneratzen laguntzea, logistika arloko biltegiko langileen perfil profesionalean prestatuz. Ikastaroak jasomakinako modulo praktikoa izango du.
  • NORENTZAT: Langabeei orokorrean, prestakuntza berezirik gabeak.
  • IKASLE KOPURUA: Taldea gehienez 12 ikaslez osatuko da.
  • TOKIA: Arrasateko Udalaren formaziorako instalazioetan.
  • ORDU KOPURUA: 150 ordu.
  • ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara.
  • NOIZ: 2010eko azaroaren 29tik 2011ko urtarrilaren 21 arte.