Bildu, Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek Adierazpen instituzionala adostu dute Bidezko merkataritzaren alde
2014/05/08Bidezko merkataritzaren praktika Arrasaten ere tresna eraginkorra izatea nahi dugu, iparreko eta hegoko gizarteetan desberdintasun sendoak sortzen dituzten bidegabeko merkatal arauak eraldatzeko.
Adierazpen honen bidez, era berean, Arrasate “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak” nazioarteko programan txertatzeko pausoetako bat eman dugu. Programa honek proposatzen du herri edo hiri bat osatzen duten eragile desberdinen arteko (udaletxea, gertuko merkatua, ostalaritza eta errestaurazioa, hezkuntza komunitatea, komunikabideak, sektore pribatua, elkarteak eta herritarrak oro har) lan koordinatu bat proposatzen du, bidezko merkataritza sustatzeko alternatiba erreal bat bezala, gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.
Adierazpen hau sinatu aurretik, Emaús eta Harremaneko kideekin bildu dira Udaleko talde politikoak, programa honen berri zehazki jakiteko eta Arrasateren kasua aztertzeko.
Datorren zapatuan, maiatzak 10, Elkartasun eguna ospatuko da Arrasaten, Bidezko merkataritza aldarrikatzeko.
Adierazpena osorik irakurtzeko klikatu hemen