Bidaiarien errepide bidezko garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko udal erregelamenduaren aldaketa

2023/10/26
Card image cap
Aragazkia: Will Mu - Pexels.
Arrasateko Udalak herritarren iritziak jaso gura ditu bidaiarien errepide bidezko garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko udal erregelamendua aldatzeko.

Arau berriaz arazo hauek konpondu gura dira: doako laguntzaileen ekintza positiboa desgaitasunen bat, nolabaiteko disfuntzio kognitiboa, fisiko edo intelektuala dutenen beste kolektibo batzuetara zabaltzea, horretarako mendekotasunaren balorazioan ezarritako baremoak erabiliz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Arrasateko udalerrian bidaiarien errepide bidezko garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko udal erregelamendua aldatzeko agiria idatzi aurretik, kontsulta publikorako deia egiten da, non etorkizuneko arauak ukitu ditzakeen norbanakoen, erakundeen eta elkarteen iritzia jasoko baita.

Herritarrek, erakundeek eta elkarteek parte hartu ahal izango dute, beren ekarpenak webgunearen bidez bidalita. Era berean, iritziak helarazi ahal izango dituzte 2023ko azaroaren 17 arte.

Ordenantza osoa irakurgarri dago hemen.

Ekarpenak egiteko, herritarrek hona jo behar dute.