Bi lanpostu aldibaterako betetzeko deialdia egin du Udalak
2015/09/17Arrasateko Udalak, 2015eko martxoaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, 2 lan-kontratu egingo ditu, igeltsero bat eta peoi bat, %100aren jardunean eta 5 hilabeteko iraupenarekin, Gorostiza inguruko espaloiak konpontzeko, eta igeltseritzako beste lan batzuk egiteko.
Kontratatzeko baldintzak
Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Gida baimena.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
- Igeltseroaren kasuan urte beteko lan eskarmentua
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea: irailaren 16tik 23 arte (15:00ak arte)
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago
Izangaien azkeneko aukeraketa
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleen-tzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
- Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
- Tel.: 943 252000; Arrasatetik 010