Bete dira behin behinean Arrasateko udaltzaingoan hutsik zeuden 5 postuak
2019/05/03Azken urteotan, udaltzain lanpostuak betetzeko hainbat zailtasun izan direnez, lanpostuak zailtasun horiek ekidinez hornitzeko, 2019 urteko lehen hiru hilabetetan lan eskaintza publikoa egiteko lanpostuen zerrendako atal batzuk berrikustea egoki ikusi zuen udalak. Horiek horrela, dagoeneko beteta daude hutsik zeuden 5 lanpostuak eta postu horiek beteta, Arrasateko Udaleko udaltzain lanpostu guztiak beteta daude, 5 udaltzaineko 5 talde, 6 udaltzaineko talde bat, udaltzain burua eta udaltzain buru ordea eta bi administrari, guztira 35 pertsonak osatzen duten lan taldea.
Arrasateko Udalaren lehentasuna izan da udaltzaingoaren langileriako postuak ahalik eta azkarren betetzea, ulertuta segurtasuna garrantzizko arloa dela.
Segurtasun Sailak EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean abian jarritako prozesu bateratuan parte hartu du Arrasateko Udalak, non 270 udaltzain-postu eskaintzen diren, horietatik 45 Arabako 3 udalerritarako dira, 109 Bizkaiko 17 udalerritarako dira eta 116 Gipuzkoako 16 udalerritarako dira.
Prozesuak abian dirau eta bitartean behin behinean bete dira hutsik geratu ziren postuak, Arkauteko Akademiarekin egindako hitzarmenaren baitan, behin betiko agenteek Arkauteko akademian egin beharreko formazioa amaitutakoan beteko dituzte bere lanpostuak behin-betikoz.