BAZeko (Biztanleen Arreta Zerbitzua) Informazio eta Izapidetze Agenteen lan-poltsa osatzeko oinarriak onartu dira.

2014/07/04
Card image cap
Hautaketa prozesuan izena emateko epea uztailaren 5etik 14ra bitartekoa izango da, biak barne.

Arrasateko Udalak BAZeko Informazio eta Izapidetza Agenteen lan-poltsa sortzeko deialdia egin du, aldi baterako premiei erantzun ahal izateko.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten izangaiek uztailaren 5etik 14 arteko epea daukate izena emateko.

Hautaketa prozesuko probak irailetik aurrera egingo dira.

Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.