Baso jardunaldiak Arrasaten

2018/02/16
Card image cap
Arrasateko Udalak, Fraisoro Eskolarekin eta HAZI fundazioarekin batera, antolatu ditu baso jardunaldi interesgarri batzuk. Helburua da ezagutzera ematea basogintza Euskadin, eta modu berriak aztertzea basoak kudeatzeko modu iraunkorrean eta errentagarrian.

Ponentziak izango dira otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, 15:30etik aurrera Kulturaten, areto nagusian (Azoka kalea 1).

Martxoaren 2an proiektatuko da Gutik Zura dokumentala; haren helburu nagusia da gizarteratzea zelako harremana izan duten eta duten basoak, zurak eta euskal gizarteak.

Martxoaren 3an bisita bat egingo da Etxezarreta parketik.

Hemen eskuragarri egitarau osoa.

Asistentzia da doakoa, baina aretoaren edukiera da mugatua; horregatik, izena eman behar da helbide honetan:

Fraisoro Eskola: 943 69 21 66

Hazi-ren web orrian

emailez: fpefraisoro@hazi.es

Oharra: Parte hartzearen ziurtagiria jasotzeko, asistentziaren % 70 bete behar da (3tik 2 jardunaldi, gutxienez). Dokumentalaren proiekzioak ez du konputatzen jardunaldien iraupenean.