Baserritarren azokako produktuen zozketa

2012/03/23
Card image cap

Aurreko zapatuan, martxoak 17, baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  Azken hau, berriz, benetan berezia izan zen, bertan txertatu baitziren Debagoieneko Turismo Zerbitzuak antolatutako “Artzai Eguna” eta horri lotuta,  ekarritako postuak:  gaztaitegiak, artilea lantzen duten artisauak, gatzatua egiteko tailerra,… Horrez gain, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen baitan,  Arrasateko 12 elkarte gastronomikoek prestaturiko ardi haragia ere egon zen, elkarteen artean lehiatzeko, eta ondoren, bertaratuei dastatzen emuteko, eskualdeko txakolinarekin batera.  Elkarte irabazlea Txalaparta izan zen.  Giro bikaina, benetan.

 

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua MARIA MUGURUZArena izan zen eta produktu sorta,  Bedoña Auzoko Bidasoro Baserriko KONTXITA BEREZIBARrek prestatu du oraingoan.   Gaur goizean Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Mariak eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  Maria Muguruza, eta  esker ona Udalaren aldetik, baserriko produktuak apreziatzen dakizulako! 

 

 

ARRASATEKO UDALA

ENPLEGUA ETA GARAPEN EKONOMIKO SAILA

 

 

2012ko martxoaren 23an