Baserritarren azoka eta txakolin eguna bihar Seber Altube Plazan

2015/06/19
Card image cap
Ekainaren 20an, hileko hirugarren zapatua izanik, baserritarren azoka egingo da Seber Altube Plazan. Oraingoan bide lagun berezia: Debagoieneko Txakolin Eguna

Goizeko 8:30etatik aurrera jarrita egongo dira baserritarren postuak Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan moduan.  Danera 17 postu egongo dira, udaberriko produktuez gain, gure baserrietan ekoiztutako bestelako produktu askorekin. 

Oraingo honetan bide lagun berezia izango du azokak:  Debagoieneko Txakolin Eguna.  10:30etatik aurrera bertan egongo dira Debagoieneko hiru txakolin ekoizle:  Arrasateko Otxia eta Oñatiko Upaingoa eta Murgialdai.  Txakolina dastatzeko eta salgai egongo da, prezio onean gainera.  Eta laguntzeko, pintxoak ere egongo dira, Jesus Romerok prestatuta, bertan azokan salgai egongo diren produktuekin eginak (gazta, txorixo, berduren kontserbak, Iparraldeko ahate-foie, ogia, Nafarroako Erriberako esparragoak eta pikilo piperrak, ...).  Hitzaldi bat ere antolatu da, Debagoieneko txakolinaren tradizioaren ingurukoa, Gerardo Elortza eta Jose Antonio Azpiazu historialarien eskutik, 11:00ak aldera.  Eta ondoren, txakolin kata, enologo baten gidaritzapean.

Goiz pasa polita, beraz, biharkoan Arrasateko Seber Altube plazan, Arrasateko Udalaren Toki Garapen Sailak eta Turismo Debagoienak proposatzen dizueguna.