Baserriko produktuen kontsumoa sustatzeko sentsibilizazio kanpaina
2012/12/17![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/baserriko-produktuen-kontsumoa-sustatzeko-sentsibilizazio-kanpaina/@@images/56dabfb7-9746-4119-96ba-447f3d6af72a.jpeg)
Gaur aurkeztu du publikoki Udalak Baserriko Produktuen aldeko sentsibilizazio kanpaina bat, ikus-entzunezko iragarki baten bitartez.
Asmoa da iragarkia ageriko toki ikus-entzunezko desberdinetan erakustea, hala nola, Amaia Antzokiko zine emanaldien aurretik, Udalaren web orrian, edo gaiarekin loturarik daukaten beste medio eta web gunetan.
Iragarkiaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea baserriko produktuen garrantziaz.