Baserriko produktuen ekaineko zozketa

2014/07/04
Card image cap
Ekainaren 21eko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Mikel Lasa Arrasatearrari egokitu zaio.

 

Aurreko zapatuan, ekainak 21,   baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  15 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak,    berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta,…  Azokaren alboan, eguerdi partean, kontserba tailerra egin zen, Jakionek gidatuta, barazkiak ontziratzen erakusteko;  15 pertsonek parte hartu zuten, eta interés handiarekin jarraitu zuten Jakionek erakutsitako teknikak eta kontserbak ondo egiteko jakingarriak.   Oraingo saio honen arrakasta ikusita, aurrerago  mermeladak egiten erakusteko saio bat antolatzeko asmoa dago.

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua MIKEL LASArena  izan zen eta produktu sorta,  Uribarri auzoko IKUTIXO baserriak prestatu du oraingoan.   Ostiral goizean, uztailak 4,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Mikelek eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik!