Baserriko produktuen azokako ekaineko zozketa

2012/06/27
Card image cap

BASERRITARREN AZOKEN PRODUKTUEN ZOZKETA

 

Ekainaren 16ko azoka

 

 

Aurreko zapatuan, ekainak 16, baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  14 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak, ardo ekologikoa, ahate haragia eta deribatuak, berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, bidezko merkataritzako saltokia, …  Horiekin batera, BAGARA Herrigintzak eta EKIN Elkarteak antolatuta, “Kulturarteko Dastaketa” ere egon zen, bertan Pakistan, Sahara, Colombia, Venezuela edo Brasileko sukaldaritza tradizionaleko espezialitateak dastatzeko eskainiz, Arrasaten bizi diren hangotarrek prestatuta eta zerbitzatuta.  Jende asko hurbildu zen kus-kus edo arepen usainetara, eta benetan giro polita nagusitu zen Seber Altube Plazan.

 

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua DIEGO MARTIARTUena izan zen eta produktu sorta,  Uribarri  Auzoko Ikutixo Baserriko MARIA ARANAk prestatuko du oraingoan.   Ostiral goizean, ekainak 22,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Diegok eta semeak eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik! 

 

 

ARRASATEKO UDALA

ENPLEGUA ETA GARAPEN EKONOMIKO SAILA