Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea

2021/10/26
Card image cap

Botere Judizialeko Lege Organikoaren 101 eta 102 artikuluetan eta bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 4 eta 5.1 artikuluetan bake epaileei buruz ezarritakoaren arabera, Udalbatzarrari dagokio udalerri honetako bake epailea eta bere ordezkoa aukeratzea.

Bake epailea eta ordezkoa aukeratzeko prozesuaren oinarriak eta deialdia egitea behin onartuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira urriaren 26an, 205. zenbakian.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute urriaren 27tik azaroaren 17ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.

Eskaerarik ez balego, Udalbatzarrak modu askean aukeratuko du ordezko bake epailea eta Lehen Instantziako Epaileari jakinaraziko dio erabakia.