Badoa aurrera Eskolako 2030 Agendaren Esku Hartze Plana

2024/01/10
Card image cap
3.mailako ikasleak herriko mugikortasuna aztertzen.
2023/2024 ikasturtean, hitzetatik ekintzetara.

Udalako Ingurumen Eskolak aurrera jarraitzen du Eskolako 2030 Agendaren garapenarekin Arrasaten. Pasa den ikasturtea, diagnostiko urtea izanda, herria aztertzen aritu ginen energia eta hiri jasangarriaren gaia landuz, aldiz, aurtengo ikasturtea berria zango da, izan ere, hitzetatik ekintzetara pasatzeko erronka izango dugu. Hau da, ekintza eraldatzaileak gauzatzen jarriko dugu indarra, lankidetzan arituz herriko ikastetxeak, Udala eta Ingurumen Eskola.

Horretarako, dagoeneko diseinatu dugu Esku Hartze Plana, oinarri hartuta pasa den ikasturtean herrian identifikatutako arazo ekosozialak eta Udalbatzak onartutako ondorioak, proposamenak eta konpromisoak.

Ildo horretatik, ekin diogu jada Esku Hartze Planean jasotako ekintzak gauzatzeari lehen hezkuntzako ikasleekin, hainbat jarduera gauzatuz pasa den udazkenean, bai kaleko ibilaldietan, eta baita, Ingurumen Eskolako egonaldietan ere. Urte berriarekin batera berriz ere gaian sartu eta jarraituko dugu herriko ikasleekin lanean.

Dena den, aurreratu nahi dugu Esku Hartze Planeko ekintza nagusia izango dela herri mailako sentsibizilazio eta kontzientziazio kanpaina bat egitea, tokian tokiko arazoak, lanketak eta konponbideak jasoko dituena energia eta hiri jasangarriaren alorrean.

Erakusketa ekainaren 4tik 16ra izango da, Kultur Ateko klaustro nagusian