Badator Lanbai Enplegu Azoka 2017!

2017/06/13
Card image cap
Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatuko dute aurten ere Lanbai Enplegu Azoka, ekainaren 19tik 22 arte, lana bilatu nahi duten herritar guztiei irekita.

Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta aurrekoetan bezala, alde batetik lana bilatzearen inguruko tailerrak antolatuko dira, eta bestetik, enplegu azoka bera:

Tailerrak:

  • Ekainaren 19, 20 et 21ean, Kulturaten egingo dira, eta bertan jorratuko diren gaiak, hauek izango dira:
    • Ekainak 19, 10 etatik 13 etara:  Marka pertsonala.
    • Ekainak 20, 10 etatik 13 etara:  Curriculuma eta lan elkarrizketa.
    • Ekainak 21, 15 etatik 18 etara:  Hautaketa prozesuak.

Tailerretan jorratuko diren gaiak pentsatuta daude azokara hobeto prestatuta joateko; beraz,  hiruetan parte har daiteke, edo, aukeran, banaka baten ere.  Edozein kasutan, tailerretan  parte hartzeko aurrez izena eman behar da. 

Azoka:

Ekainaren 22an izango da 10:00etatik 14:00etara, Mondragon Unibertsitateko Garaia Berrikuntza Guneko 11garren eraikinean.

Azoka 4 eremutan banatuta egongo da:

  • Formazio gunea, Mondragon Unibertsitateko espezializaiorako formazio eskaintzarekin.
  • Lan poltsa eremua: 7 erakunde, besteak beste Arrasateko Udala, Debagoieneko Mankomunitatea,  Gipuzkoako Bazkundea, Lanbide...
  • Enpresa eremua: 52 enpresa eta erakunde egongo dira bertan curriculuma jasotzen. Espazio irekia da aurreko biak bezala eta azokara hurbiltzen den edonork du aukera nahibeste standetara joateko.
  • Elkarrizketa eremua: espazio honetan, 41 enpresa eta erakunde egongo dira elkarrizketak egiten. Elkarrizketa hauek ere edonork egin ditzake baina aurretik hitzordua eskatu beharra dago.

 

Azpimarratu behar da Lanbai Azoka  herritar guztiei irekita dagoela. Beraz, lan bila baldin bazabiltza, zatoz ekainaren 19tik 22 bitartean  Lanbai Enplegu Azokara!

Informazio gehiago, hemen.