Badator Goikobaluko Erromerixie!!

2014/09/16
Card image cap
Zapatu honetan (irailak 20) ospatuko da bigarren urtez, Santa Barbarako parkeko gainean, aspaldiko ohitura berreskuratzeko asmoz

Iazko arrakasta ikusirik, aurten errepikatzea erabaki dute eta Zuztarrak Errotuz taldeak Arrasateko Udalarekin eta herriko hainbat elkarterekin batera antolatu du bigarrenez Goikobaluko Erromerixia.

Zapaturako egitarau bete-betea prestatu dute, Arrasatera gerturatzen direnek 2. eskuko bizikleten azokaz eta baserritarren azokaz ez ezik, eguerditik aurrera ganorazko erromeri giroaz gozatu dezaten.

Hona egitaraua:

- 12:00eta kalejira Seber Altubetik

- 13:30ean Goikobalura igoera Herriko plazatik

- 14:00etan txalaparta, bertsolariak, dantzak, sagardoa, taloak, edariak, kafea Goikobalun

- 15:00etan bazkaria: zeuek euren, zeuk jan!

Bazkalostean kantak, bertsoak,…

- 16:15ean ekitaldia: dantzak, albokariak, trikitixa, kantu herritarrak… Goikobalun

- 18:00etan berbena Lide eta Eneritzekin Goikobalun

- 19:30ean Goikobalutik jaitsiera Herriko plazara


Bi ohartxo

  • Goikobaluko dantzaldia amaitzen denean asmoa da parte-hartzaile guztiak elkarrekin jaistea Herriko plazara. 
  • Bestalde, aurtengo erromeriaren lepoko zapia iazko berbera izango da (zapi morea) eta egunean bertan, kalean jarriko dituzte salgai inor gogoz geratu ez dadin.

Goikobaluko erromerixaren aurkezpena

Tradizio handiko erromeria

1950. urtera arte Igokundearen egunean erromeria egiten ei zen bertan: Zuztarrak Errotuzekoek diotenez, "Herriko plazatik desplazatutako erromeria ospatzen zen. Herriko musika bandak eta txistulariek jotzen zuten bertan; garai horretan, egiten zuten ekaitzen ondorioz, erromeria bertan behera uzten zen, partzialki edo osotasunean".

Hainbat arrasatearrek  "euren jaitzat" zuten eta,  tradizioaren arabera, Gazteluondokoendako esanahi berezia zuen egun horrek, Igokunde egunaren afarian oilarra jatea tradizioa zelako. Hala ere, Goikobaluko erromeria hura desagertu egin zen, beste batzuen antzera: San Josepekoa, Santamasekoa, Gesalibarkoa...

Diotenez, 1931ko sanjuanetan "sekulako arrakasta" izan zuen berbena bat antolatu zen Goikobalun: "Herria hutsik geratu zen eta tabernariek protesta egin zuten. Harrezkero, jaietan, ez zen berbenarik programatu Goikobalun".