Baba Eguna larunbat honetan, azaroak 20, Bertako Produktuen Azokan
2021/11/15![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/baba-eguna-larunbat-honetan-azaroak-20-bertako-produktuen-azokan/@@images/14feff15-2464-4730-8406-7f4da7af2f0c.png)
11:00etatik aurrera, bertako babak dastatzeko aukera egongo da.
Larunbat honetan, azaroak 20, Seber Altube plazan, Bertako Produktuen Azokan “Baba Eguna” gauzatuko da.
Ohiko ekoizleen postuez gain, 11:00etatik aurrera, bertako babak dastatzeko aukera izango da. Guztira 8 kilo baba prestatuko dira azokako bezeroen artean banatzeko.
Euko Label produktuez osatutako 10 saski zozketatuko dira ere.