Zapatuan baba dastaketa egingo da azaroko bertako produktuen azokan
2023/11/14Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek babak prestatuko dituzte
Ohiko moduan, Arrasateko Udalak bertako produktuen azoka antolatzen du hilaren hirugarren zapatuan, eta azarokoa ikasturteko hirugarren azoka izango da, zapatuan, azaroak 18, egingo dena, beti bezala, Seber Altube plazan.
Hilero egin ohi den moduan, sasoia aprobetxatuz, bertako produktu bat izaten da protagonista, eta, oraingoan, baba izango da. Hala, Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek babak prestatuko dituzte, eta 11:00etatik aurrera aukera egongo da horiek dastatzeko. Zehazki, Arabako pinta baba prestatuko dute, guztira 10 kilo.
Eusko Label markako 10 saski ere zozkatuko dira.