Azokako igogailua martxan da

2015/02/09
Card image cap
Udal azokako igogailua martxan jarri zuten joan zen ostiralean (otsailaren 6an)

“Udal azokan sarbidea erreformatu eta igogailua jartzeko obrak” 2014ko azaroan hasi ziren, eta dagoeneko amaituta daude eta igogailua martxan.

Pablo Telleria Arkitektuaren proiektua gauzatu du Construcciones Moyua, SA enpresak. Arrasateko Udalak sustaturiko obrak izan dira.

Obra egin aurretik kanpoaldeko eskailerak zeuden lekuan jarri da igogailua. Horretarako eskailerak apurtu egin ziren eta berriak egin. Obren kostua 160.000 Eurokoa izan da.

Igogailu berriak 20 lagunentzako gaitasuna dauka eta generoa jeisteko ere balio du.