Azken egunak 2025eko egutegiaren argazki lehiaketan parte hartzeko

2024/10/10
Card image cap
Argazkiak bidaltzeko epea datorren martitzenean amaituko da, urriaren 15ean

Datorren urteko egutegia egiteko, argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Aurtengoa, bigarren lehiaketa izango da, eta aurten, berrikuntza bezala, zabalik egongo da herritar guztientzat.

16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, datorren martitzenean amaituko da, urriaren 15ean, eta, gehienez, bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Hemen Arrasateko 2025eko egutegiaren II. argazki lehiaketaren oinarriak.