Azaroak 25, Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Emakume Txokoak
2024/11/12Emakumeek*pairatzen dituzten egoeren inguruan herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea izango dute oinarri aurten ere Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren baitan Arrasaten antolatu diren ekintzek. Aurtengo leloak dioen moduan, elkarrekin aske, bizirik eta beldurrik gabe bizi nahi dugulako.
Egitarau zabala
Azaroak 21ean emango diogu hasiera aurtengo programari, “Roten Zora: Frauen bildet banden” dokumental proiekzio eta solasaldiarekin. Dokumental honetan, Rote Zora taldearen historia ezagutuko dugu. Mendebaldeko Alemaniako emakume militanteen talde bat izan zen, eta, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, indarkeria matxistari aurre egiteko hainbat ekintza egin zituzten. Dokumentalean garbi ikusten da Rote Zoraren garaiko gai askok gaurkotasun handia dutela, eta material interesgarria eskaintzen du gaur egungo jendarte honek feminismoarekin dituen erronkez eztabaidatzeko.
Azaroaren 25ean, eguardiko 12:00etan Ikama eta Gazte Feministen eskutik, Herriko Plazan elkarretaratzea egingo da, eta baita 19:00etan, Arrasateko Mugimendu Feministak konbokatuta Seber Altube plazan ere. Antolatzaileek dei egiten diete arrasatear guztiei parte har dezaten. Indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatu nahi dira
Bestetik, “Casarse por papeles es verdadero amor” antzerki kabareta ere izango dugu ikusgai JAMEn, azaroaren 28an.
Indarkeria Matxistaz gogoetatzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera ere izan dugu azaroaren 30ean, “Indarkeria Matxista: defentsa eta salaketa aukerak” izenburupean Emakume Txokoan eskainiko den tailerrean.
Eta aurtengo egitarauarekin bukatzeko, abenduaren 12an, “Luces en sombra” dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileen errealitate gordinak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa da.
Elkarrekin aske, bizirik eta beldurrik gabe bizi nahi dugu!