Autodefentsa feminista tailerra

2017/10/31
Card image cap
Azaroaren 18an izango da eta izena eman behar da Emakume Txokoan.

Tailer honetan, helburua izango da emakumeok konpartitzea eta biltzea bizipenak indarkeria sexistari buruz, eta esperientziak partekatzea eta iritziak trukatzea.

Tartea izango dugu elkarri entzuteko eta lasai hitz egiteko beldurrei edota emozioei buruz. Bide batzuk eskainiko dira indarkeria sexista identifikatzeko, zelan funtzionatzen duen hausnartzeko eta indarkeriari aurre egiteko.

  • Irakaslea: Emagin elkarteko kidea.
  • Noiz: azaroaren 18an, zapatuan
  • Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
  • Emakume Txokoan
  • Gaztelaniaz
  • Doan