Autobus berria eskuratu du Udalak

2024/10/03
Card image cap
Bihar hasiko da funtzionamenduan

Gaur aurkeztu dute udal ordezkariek eta Avanza enpresako arduradunek Herribus zerbitzua eskaintzeko erabiliko den autobus berria. Bihar jarriko da zirkulazioan, eta honekin “herritarrei garraio publiko hobea eskaintzea” nahi dela adierazi dute Udal ordezkariek.

Linea berriak diseinatzeko lanetan

Herribusaren zerbitzua ematen duen kontzesioa 2026ko uztailean amaitzen da, eta, berriz ere lehiaketa atera baino lehen, herribusaren linea berriak diseinatuko ditu Udalak.

“Gaur egun ezagutzen ditugun lineak zaharkituta daude, eta beharrezkoa da auzo, erdigunea eta etorkizuneko autobus geltoki nagusia konektatuak egotea. Horregatik, dagoeneko hasi gara linea berriak diseinatzeko aurre-lanketa egiten. Prozesua luzea izango da, eta 2026ko udazkenean martxan ikustea espero dugu. Herritarrei zerbitzu hobeago bat emanez”.

busa2.jpg