Auto-taxi lizentzia erosteko prozedura ireki da

2016/12/21
Card image cap
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 2tik urtarrilaren 23ra arte, biak barne, izango da.

Titularrek eskualdatzearen ondorioz 10 zk.dun auto-taxi lizentzia erosteko eskubidea ematearen prozedura arautzeko onarturiko plegu arautzaileak esandakoari jarraituz, Udaletxeko iragarki taulan erakusten da jende aurrean eskualdatze prozedura abian ipini dela eta prozeduran parte hartzeko eskaerak 2017ko urtarrilaren 23ra arte aurkezteko epea izango dela.

Eskualdatzea arautuko duten oinarriak Udaletxean (Obra, Zerbitzu eta Mantentze arloan ), BAZen eta web orrian eskuragarri izango dira.