Aurtengo udan ere helduentzako kirol eskaintza fresko eta osasuntsua
2014/06/18Sanjuanak gain-gainean ditugu eta jaietatik salto batera, berriz, uztaila, eguzkia, aisialdia, uda giroa! Honez gero kanpoko igerilekuak zabaldu ditugu, hainbat berrikuntzekin eta helduentzako kirol eskaintza zabal bat ere prestatu dugu uztailerako.
Denen neurrirako ordutegi eta eskaintzak
Arrasatearrak animatu gura ditugu udan ere beraien buruak mimatzera, ekimen berriak probatuz sasoiko mantentzera. Herritarren nahietara moldatutako eskaintza da, ordutegi malguekin, Arrasatear guztiek aukera izan dezaten udan ere kirola egin eta udaz sasoian disfrutatzeko.
Besteak beste:
- Koreografia berriak, Euskal Herrira ekainean iritsi direnak, ekarri ditugu Arrasatera uztailerako: BODY PUMP, BODY BALANCE eta ZUMBAn
- Uarkapen goizean goiz Spinning: Astearte eta ostegunetan 07:00etan egiteko aukera izango da.
- Gorputzetik stressa kanporatzeko jarduera osasungarriak: PILATES, GIMNASIA HIPOPRESIBOA eta YOGA
- Berrikuntzak:
- K-STRECH: Uarkapen (goizak, eguerdiak eta arratsaldeak)
- AQUARUNNING: Korrika bideratua kanpo igerilekuan eta sasoian jartzeko denbora gutxian. Astearte eta ostegunetan, 10:30etan.
- NORDIC WALKING: Oinarrizkoa (aurreko taldeen arrakasta ikusita). Uztailak 3, 18:00etan. Teknifikazioa: uztailak 17, 18:00etan.
Helduentzako udako eskaintza osoa hemen ikusi dezakezu:
Izen ematea zabalik
Honez gero, udako eskaintzako ikastaro guztietan eman daiteke. Informatu zaitez 943 77 16 77 telefonora deituta edo aukea@arrasate-mondragon.net helbidera idatzita.