Aurten hasiko dira Erguineneko igogailuetako lanak

2019/02/26
Card image cap
Proeiktuak auzotarren irisgarritasun sistema hobetzea du helburu

Mugikortasun Planak Erguinen igogailuak jartzea planteatu zuen, eta Aurrekontu Parte-hartzaileetan ere egitasmo honek boto ugari jaso zituen. Udalak prozesu administratiboa abian du, eta Asmatu Ingenieria proiektu teknikoa idazten ari da.

Behin proiektua idatzita, obren exekuzioa esleituko da, eta obrak aurten hastea aurreikusten da.

2019an hastekoak diren obrak lehen igogailuarenak dira, hau da, Uribarri etorbidea eta Uriburu kalea elkartzeko igogailuarenak.

 

Ikuspegi orokorra PDF-a.

Ikuspegia igogailu 1 ALTER 2

Ikuspegia igogailu 2 ALTER 2

Ikuspegia igogailu 3 - 4