AUKEA: 2010 kirol txartela eta hastapen ikastaroak
2010/01/18Kirol txartela duten herritarrek urtarrilaren 29, ostirala arte dute baja emateko epea. Horretarako derrigorrezkoa da AUKEA bulegoetara (9:00tik-19:00ra) etortzea edo e-posta mezu baten bidez baja eskaera egitea aukea@arrasate-mondragon.net helbidean.
Epe horren barruan baja ematen ez dutenei, 2010eko kirol txartelaren urteko kobraketa egingo zaie.
Hauek dira 2010 urteko prezioak
Kirol txartelean deskonturen bat eskatu nahi izanez gero, diru sarrera baxuak edukitzeagatik, beharrezko agiriak otsailaren 5, ostirala baino lehenaurkeztu beharko dira Arrasateko udaleko BAZeko bulegoetan (8:30-19:00).
Bestalde, oraindik badago aukera hastapen ikastaroetan parte hartzeko, urtarrilaren 19, 21, 26 eta 28an, hain zuzen.
- Pilates hastapena:
10:30etan edo 20:30etan. Kuota erdia.
- Spinning hastapena:
9:15etan edo 20:30etan. Dohan